Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

www.egoibarra.com berritua kalean

2009/10/29
Ego Ibarra batzordearen webgunea goitik behera berriztatu da ahalik eta informazio gehiena emateko asmoz. Atal berriekin dator (Gastronomia, Eibarko kale izenak, Argazkiak, Eibartarrak...); lehendik zeudenak ere asko hobetu eta gehitu dira hainbat dokumentu eta multimediak gehituta.

Egoibarra.com webgunea berrituta

Ego Ibarra batzordeak bere webgunea goitik behera berriztatu du herriko gauzen inguruko informazioa ahalik eta osotuena izan dadin. Alde batetik atal berriak kaleratzen ditu baina  lehendik zeuden atalak ere landu eta sakondu egin dira, dokumentu eta ikus-entzunezkoekin.

Atal berriak hauexek dira:

  • Eibarko eraikuntzak: atal horrek herriko eraikuntza nagusiei buruzko datuak eta jakingarriak ematen ditu; denborarekin  hornitzen joango da.
  • Gastronomiak bizpahiru atal ditu: alde batetik Felisa Loiolak Goi Argi elkartean erakutsi zituen sukalde-errezeta zaharrak; bestetik, Eibarko 'Saturnino Diego' inprentan 1921. urtean kaleratutako "Manual del arte de Cocina"  liburua eta 1996. urtean kaleratutako "Eibarko Elkarte Gastronomikoak" liburuko errezetak. Azkenik, atal horretan, edozein eibartarrek du aukera familia-errezetaren bat bertan utzi eta argitaratzeko.
  • Eibarko kale izenak:  herriko kaleetan ditugun pertsona izenen biografia laburrak sartu ditugu, batik bat gazte jendeari begira.
  • Eibartarrak: Eibartarren leihoa dugun hau atal bitan banatu dugu: alde batetik "herriko seme kutun" edo "semetzakotzat" hartu izan direnak, eta bestetik, hainbat eibartar ezagunen  -eta ez hain ezagunen-  biografiak, poliki-poliki sartzen joango garenak: idazleak, pintoreak, kirolariak, zientzialariak... Eurek emandako datuekin, eurek nahi dutena azalduta.
  • Argazkiak: Argazkiei euren atal berezia eman diegu. Denetik dago: Eibar airetik hartuta,  Eibarko emakumeak, Gerrakoak, Propagandakoak...
Lehengo atal zeharretan ere gauza berri asko sartu ditugu:  Argitalpenen atalak, esate baterako, Eibar rebista eta Eibarko udalaren Kultura egitarau guztiak hartzen ditu -2001eko irailaz geroztik atera diren ale guztiak-; horrez gain, lehendik zeuden atalak hobetu egin dira (Eibarko liburuak eta Goi Argi aldizkaria (1952-1963);  Historiako atalean, Eibarko lanbideak izenekoan eta gainerakoetan ere dokumentu asko gehitu dira.

Dokumentuaren akzioak