Arando Aurtena / Arando Aurten (Aginaga)
Lope de Isastik 1625ian idatzittako lanian, Arando basarrixa aittatzen dau Eibarren sasoi haretan zeren oiñetxien artian. Ordurako, gaur egungo bost basarrixetako bat gitxienez jasota zeguan, baiña ez dakigu zeiñ (edo zeintzuk). Dana dala, 61 urte lehenago, 1564an, Martin Donegarai Arandok, hidalgixa eskaeria egiñ zeban eta ordurako, seguru asko, Aranduak tente zeguazelakuan gare. Garrantzi haundiko basarrixak zirala dirudi, XVI eta XVII. gizaldixetan Arando izeneko izkribau eta alkate asko egon zalako Eibarren. Arando Aurtena izena ("Arando Aurrena") 1767xan agertzen jaku lehelengoz eta 1778xan Juan de Mendieta da bertako jabia. Aranduak dira, Eibarren, antxiña basarrixak bereizteko erabiltzen ziran izenak gorde dittuen bakarrak. Gaur egun Goikoa, Erdikoa eta Behekoa erabiltzen diran arren, Arando basarrixetan euskerazko forma arkaikuak gorde dira: Guena, Aurtena eta Barrena.
Jatorrizko tamainako irudia: 39 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak