Suinaga / Suiña (Aginaga)
Basarrixak sarrerako arkuan erliebe bat daka. Kopa itxurako irudixa da, eta bertan, idatzitta, etxia 1791. urtekua dala azaltzen da. Fetxa hori basarrixa barriztu zanekua izango da, 1747kua da-ta basarrixaren gaiñian eskuratu ahal izan dogun aittamenik zaharrena. Urte horretan Juan eta Migel de Suinaga bizi ziran basarrixan. Suinaga abizena lehenagotik be ezaguna zan herrixan eta 1690ian, Juan de Suinaga izeneko gizon bat bizi zan Eibarren. Bertakuak kontatzen dabenez, Agiñagako abadia zana, Suiñako semia zan eta jabia be bera zan. Beti Suinagatarrak bizi izan dira bertan baiña 1958. urtera arte errentero moduan egon ziran, eta Juan Arrieta Gurrutxagak eta Teresa Suinaga Agirrek orduan erosi zeben. 1994an, basarrixan gaiñekaldian, Suinatxo izeneko txaleta egin zeben.
Jatorrizko tamainako irudia: 81 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak