Zumaran (Aginaga)
1498xan aittatzen da lehelengoz Zumaran izeneko basarri bat Eibarren, baiña ez dakigu gaur egungo berbera dan ala ez. 1747xan Andres eta Joseph de Uberuaga Zumaran bizi izan ziran bertan. Zumaran abizena oso ezaguna izan zan Eibarren XV. eta XVIII. gizaldixen bittartian. Domingo de Zumaran itsasontzi kapitana izan zan XV. gizaldixan; Sebastian de Zumaran, alkatia 1638xan eta beste Sebastian de Zumaran bat be, alkate izan zan 1766xan. Horrek egin zeban 1952. urtian bota zan Indianokua etxia. 1788. urtian, Andres Ubeaga Zumaran zan basarrixan ugazaba eta San Roman ermittako zaindarixa. Baitta Zubiaga errotian jabia be. Beranduago, hau errotiau, Sakristaukuena izan zan. 1643an barriz, Pedro de Zumaran bizi zan Agiñagako basarri baten.
Jatorrizko tamainako irudia: 66 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak