Argiano / Argiñao (Arrate)
Ezagutzen dogun basarrixan lehelengo aittamena 1747kua da. Urte horretan Martin de Argiñao bizi zan bertan, baiña lehenago be, Argianotar asko izan da ezaguna Eibarko historixan, izkribauak, alkatiak eta abadiak. Basarrixan beti Argianotarrak bizi izan dira. Bi bidar erre da: lehelengoz gerratian eta basarrixa osorik berregiñ bihar izan zan; bigarrengoz oiñ dala 40 urte inguru. Basarrittik probalari ezagunak urten dira, Martin Argiano eta Juakin Argiano "Argiñao". Basarri gaiñian Argiñao Gaiñ izeneko etxia jaso zeben 1995ian.
Jatorrizko tamainako irudia: 78 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak