Arizmendi (Arrate)
Basarri honi buruzko informaziñua 1498ko agirixetan agertzen da lehelengoz. Eibarko basarrixen artian aittamenik zaharrenetarikua da berau. Historixan zihar baillara osuari deittu izan jako Arizmendi eta basarrixa Arizmendi Gantxegi izenakin be ezagutu izan da. 1741eko agirixetan Arizmendi Arrieta izeneko basarri bat be agertzen da, seguru asko berbera. Juan zan gizaldi amaieran basarrixa erre egiñ zan eta barrixa jaso bihar izan zeben. Oingo ugazaben aittak, "Markos"ek, karga-jasotzen jarduten zeban eta oso ezaguna egiñ zan gerra aurretik 21 imiña gari jaso zittualako (imiña bakoitxak 11.5 kilogramo dakaz gitxi gora-behera). Orduko errekorra izan zan. Akarteitta eta Arizmendi Guena basarrixak be eurenak dira. ARIZMENDI GOENAGA / Arixmendi Guena, Goengua Basarri hau, 1747xan agertzen jaku lehelengoz, Arizmendi de Suso izenakin eta bertan Domingo de Agirrebeña bizi zan. Abizenan aittamena, Joan de Arizmendigoeta, zaharragua da, 1600ekua. Badakigu, 1851an oindiokan martxan zeguala, bertako jabiak Arrateko kapeillauari anega bat gari emon zetsan eta. Urte batzuk beranduago itxi egiñ zan eta gizaldi honetan zihar, Arizmendikuen txabola moduan erabilli izan da.
Jatorrizko tamainako irudia: 24 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak