Barrenetxea / Barrenetxe (Arrate)
Basarrixan lehelengo aittamena 1770ekua da, baiña arkitekturian arabera, basarrixa XVII. gizaldi hasierakua dala dirudi. Garrantzi artistikua daka, batez be, gipuzkoar estiloko ipar-fatxadia. Barrenetxe basarrittik jende ezagun asko urten da. Esate baterako, 1714an, Martin de Unzetabarrenetxea da Eibarko alkate; 1794ko gerratian, Gipuzkoa Frantzian menpe jausi eta gero, Eibarrek Bizkaira batzia erabaki zebanian, Rafael de Unzetabarrenetxea zan Eibarko errejidore. Horretaz gaiñera, beste hamaika alkate, sakristau eta idazkari emon dittu Barrenetxe basarrixak. Bertakuen abizenakin nahiko saltsa haundixa egon da beti. Barrenetxe beti familixia berana izan bada be, batzuk Unzetabarrenetxea erabiltzen zeben bittartian, beste batzuk Unzeta erabiltzen zeben eta beste batzuk basarrixan izena, Barrenetxe. 1812xan Rafael de Unzeta bizi zan bertan eta 1894an Rafael Barrenetxea Gandiaga. Oingo ugazabak 1974an jaitsi ziran kalera eta orduan kendu zittuen zaldi, bihor, behi eta bestelakuak. Basarrixan azpikaldian izen bereko errotia dago, Barrenetxe-Errota. Mende honen erdikaldera arte basarri eta errotia izan zan. Gaur egun oindiokan tente dago baiña hutsik eta nahiko egoera txarrian.
Jatorrizko tamainako irudia: 68 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak