Eltzartzaga / Eltzartza (Arrate)
Azkenengo sei urtietan hutsik egon da eta ordura arte errenteruak egon ziran bertan. 1601ekua da basarri honetaz ezagutzen dan lehelengo aittamena. Badirudi, sortu zanian, Unzueta jauregiko (gaur egun La Salle ikastetxia dana) zerbitzarixentzat egindako etxia zala. Jauregixan inguruan herritxo bat sortu zan. Herri txiki moduko hori, jauregixak Unzuetatarren torria, ermittiak (Azitaingo Andra Mariaren Jasokundearen ermittia), errotiak, (Apalategiko errotia), zerbitzarixen etxiak (Eltzartza) eta inguruko basarrixak osatzen zeben. Gizaldi honetan Azpiritarrena izan da. 1925. urteko basarrizerrendan agertzen danez, sasoi horretan Kandido Azpiri zan ugazabia eta azken urtiotan, aurrekuan ondorengua dan Juan Basilio Azpirina izan da. Oiñ dala 20 urtera arte errenteruak bizi izan dira bertan, baiña gaur egun hutsik dago. Bi etxebizitza zeren bertan. Oingo jabia, Jose Agustin Alonso da. Eguzkixak gehixen joten zeban basarrixa zala esaten daben esaeria be badago.
Jatorrizko tamainako irudia: 43 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak