Iñarra (Arrate)
Iñarre basarrixari buruz ezagutzen dan lehelengo aittamena 1625. urtian Lope de Isastik idatzittako lanian topatu ahal izan dogu. Ordurako, beraz, basarrixa tente zeguan. Oiñetxia zan eta abizena nahiko ezaguna izan da Eibarren XV. gizaldittik aurrera. Badakigu 1498. urtian Lope de Iñarra izeneko gizon bat bizi zala Eibarren eta, hortik aurrera, izen bereko alkate, izkribau eta abade ugari egon da Eibarren. 1747xan Joseph de Eguren bizi zan bertan. Badirudi, sasoi baten Iñarrauribar izenakin be ezagutu izan zala. 1996. urtian barriztu da azkenengoz.
Jatorrizko tamainako irudia: 30 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak