Mugitza Berri / Muitza Barri (Arrate)
Nahiko basarri barrixa ei da eta ez dakagu beraren gaiñian aittamen idatzirik. Azken 150 urtietan Aldazabaltarrak bizi izan dira bertan. Berez Gorosta Baillia izan biharko litzakian arren, gehixenetan Arrate Baillian sartzen da, seguru asko Arratetik urrian dagualako eta beste Mugitza bixak Arrate Baillekuak diralako. Oiñ 30 urte inguru konpondu zeben azkenengoz. Ogixantzat laba ederra daka sarreran. Arrate Etxebarri izenakin be ezagutu izan da. Pelotari onak emon dittu basarri honek, lehelenguetakua Martin Aldazabal "Belarri" izan zan. Zestan jardun zeban 1915-1925 inguruan. Ointsuagokuak, Jose Antonio Aldazabal "Aldazabal I" eta Iñaki Aldazabal "Aldazabal II" izan dira eta, Inazio Aldazabal "Aldazabal III" da.
Jatorrizko tamainako irudia: 88 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak