Arizmendi San Juangoa / Sanjuan(gua) (Arrate)
1726ra arte Arizmenditarrena zan eta Arizmendi Sanjuangua izenakin ezagutzen zan. Urte horretan, Domingo Arizmendik Errebal kaleko komentuko Agustina monjeri saldu zetsazen basarrixa, lurrak eta sagaztixak, 1.300 dukadotan. 1747xan Fernando de Acha bizi zan bertan. Urtietan zihar monjena izan eta gero, 1810eko ekaiñan 24an, Donostiako Juan Ignacio Echeandiak erosi zeban 13.850 errialetan. Bost hillabete beranduago, Manuel Antonio Murua eibartarrari saldu zetsan 15.000 errialetan. Juan zan gizaldi amaieran, oingo familixan amamak erosi zeban, Neberako alabia zan Maria Antonia Agirrebeñak. 1993an basarrixa goittik behera barriztu zan eta sasoi bateko etxian zati gitxi gelditzen dira: behekaldeko horma pare bat eta armarrixa. Armarrixan, arte bat eta basurde bat dakaz. Barrizterakuan, kortan, arku eta leiho erromanikuak eta giza-hazurrak agertu ziran.
Jatorrizko tamainako irudia: 39 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak