San Martin (Arrate)
Eibarko beste basarri batzuen kasuan gertatzen dan legez, San Martinen historixia be aldamenian daguan ermittara lotuta dago eta seguru asko, jatorriz, serora-etxia izango zan. Basarrixa zeiñ urtekua dan ez dakigu. Dakiguna zera da, ermittia 1556rako jasota zeguala eta Jose eta Joakin San Martinek 1730ian eskatu zebela odol garbikuak zirala frogatzen zeban hidalgixa agirixa. 1810ian, Udalak, Eibarko serora-etxe guztiak legez, San Martin saldu egiñ zeban. Maiatzan 13an Nikolas Aranberrik 10.050 errialetan erosi zeban. 1814ko urtarrillan 14an, Aranberrik Antonio Areta eta Francisca Laskuraineri saldu zetsan eta orduaindittik, Mendigoittiko Aretatarrena da. Gaur egun, San Martin basarrixan bizi dan Irene Gandariasek esandakuan arabera, sasoi baten basarrixa arditxabola moduan erabili izan zan. Itxuria danez, erre egiñ zan eta gero egiñ zan gaur egun ikusi leikian basarrixa.
Jatorrizko tamainako irudia: 41 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak