Sumendiaga Behekoa / Sumendixa Behekua (Arrate)
Basarri honen gaiñian lortu dogun lehelengo aittamena 1625ekua da. Dana dala, lehenago be agertzen da Sumendiaga abizena Eibarren. 1586xan Maria Magdalena Sumendiaga zan Arrateko seroria eta, hamar urte beranduago, 1596xan, Juan de Sumendiaga Eibarko alkate izendatu zeben. Horrek berorrek odol garbixa zekala frogatzen zeban agirixa lortu zeban 1620xan. Jatorriz, Sumendixa Goikua eta Sumendixa Behekua basarri bakarra ziran eta 1747an Francisco de Ugalde bizi zan bertan. Ipoiñ zaharrek diñuenez, basarrixak hiru izen euki dittu: Hasieran Mendibeltzu zan eta gero Eguzkitza izenakin be ezagutu ei zan. Azkenik, birrittan erre zala-ta, Sumendiaga izena emon ei zetsen. Mendibeltzu eta Eguzkitza benetako izenak edo gatxizenak ziran ezin dogu jakin, baiña jakin badakigu, 1613. urtian Isasiko Jauna, Antonio Lopez de Isasi Kutunegieta Mendibeltzu zala. Dana dala, Elgoibarren Mendibeltzu izeneko basarrixa dago eta bixen arteko nahasteren bat be izan leike. Juan zan gizaldittik hona gitxienez, Baskaran familixia bizi izan da Sumendixa Behekuan. Basarriko semien artian, ezin dogu ahaztu Martzelino Baskaran Larreategi (1871-1952). Armagiña lanbidez, 1898. urtian Agrupación Socialista sortu zeban, Gipuzkoako Metalgintza Federakundeko presidentia izan zan, ALFA Kooperatibako Administrazio Kontseilluko lehelengo presidentia eta Udaletxeko Alkate-Tenientia 1919. urtian. 1996xan barriztu da azkenengoz.
Jatorrizko tamainako irudia: 47 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak