Untzeta (Arrate)
Gaur egungo Unzeta basarrixa hiru zatittan eginda dago. Sortaldera emoten daben zatixa da berez basarrixa dana. Lehelengo aittamena 1625ekua da, oiñetxia da, eta 1683ko armarrixa daka ate gaiñian. Familixiak, beste papel batzuen artian, urte horretako "Arma Agirixa" daka gordeta. Barroko estilokua da eta Eibarren daguazen basarrixen artian ederrenetakua da. 1747xan Bartolome de Unzeta zan bertoko nagusixa. Erdiko zatixa, 200 urte lehenagokua ei da eta jatorriz dorretxia zan. Azkenengo zatixa, sartaldera emoten dabena, 1985ian jaso zan basarrixa haunditzeko. Basarrixak sagardua egitteko dolaria daka. Unzeta basarrixa beti egon da Unzetabarrenetxea eta Unzeta abizeneri lotuta. Azken mende honetan, Unzetako alabia Gorostiditar batekin ezkondu zanetik, Gorostidittarrak bizi izan dira bertan. Basarrittik alkate, militar eta eliz-gizon ugari urten da. Kirolarixen artian, manduekin ibiltzen dan Alberto Urkiaga, "Urkiaga" da ezagunenetakua.
Jatorrizko tamainako irudia: 24 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak