Agirre Gainekoa / Agarre Gaiñekua (Gorosta)
Agirre basarrixa 1625ian aittatzen da lehelengoz. Lucas eta Francisco de Aguirre bizi ziran bertan 1747. urtian. Dana dala, etxiak bostehun urte inguru dakazela dirudi eta, basarrixa izatiaz gaiñera, lehenago sagardotegixa be bazan. Bertara eruaten ei ziran baillarako sagar guztiak. Oindiokan dolaria daka basarrixak. 1923an Joakin Azpirik erosi zetsan basarrixa Markiñako bati. Etxe pareko abeletxian oiñ 200 urte inguru errenteruak bizi ziran. 1747xan casilla nueva de Agirre agertzen da idatzitta papeletan eta Pedro de Abanzabalegi bizi zan bertan. Beraz, hasieran abeletxia zana, gero basarri bihurtu zan eta gaur egun, txabolia da. Atarixan proba-harrixa dake. Azaldegi basarrixa aldamenian dago eta izen bixen baturatik jaixo zan Agirreazaldegi abizena, holan, beste herri batzuetako Agirreengandik desbardintzeko.
Jatorrizko tamainako irudia: 39 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak