Azitain (Gorosta)
Basarri hau tabernia da oiñ dala 110 urtetik gitxi-gorabehera. Gaur egun barriztuta daguan arren, gerra ostera arte basarrixa izan da. Tabernia gaiñekaldian zeguan eta kortia azpikaldian. Azitain Errotakua zanak, Agirrek, egiñ ei zeban tabernia; dana dala, basarri moduan be ezagutu izan da, terrenuak eta kortia be bazekazen. Ahoz jasotako informaziñuan arabera, Azittain serora-etxia edota sakristau-etxia izan zan beran sorreran.
Jatorrizko tamainako irudia: 33 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak