Berretxinaga Behekoa / Berretxiña Behekua (Gorosta)
Basarrixaz lortu ahal izan dogun aittamenik zaharrena 1793kua da. Etxetxua txabolia be Berretxina Behekuena da eta txabola hau perratzaillak erabiltzen zeban inguruko basarrixetako ganaua perratzeko. Oiñ dala 15 urtera arte eguaztenero etortzen zan. Eibar inguruko perratzalle bakarrak, Etxetxuan, Barinagan eta Azitainen zeren. Akondixa eta Urko magaleko Aitxorbel txabolak be Berretxina Behekuanak dira. 1990ian basarri erdixa jausi egiñ zan. Juan Jose Azpiri "Berretxiña" probalarixa izandakua da. Oiñ 30-40 urte inguru Arrateko probak bost bidar irabazittakua da.

Jatorrizko tamainako irudia: 49 KB |


Dokumentuaren akzioak