Gorostieta Beña / Beña (Gorosta)
Gorostieta anaiak 1567xan eskatu zeben hidalgixa titulua. 1601eko agirixetan, Gorostieta izeneko basarri batzuen barri emoten jaku, baiña ez da azaltzen zeintzuk ziran. Seguru asko, Gorosta Beña eta Gorosta Gaiñe izango ziran, horrek dira-ta 1747ko idatzixetan agertzen diran basarri bixak. Urte horretan, Gorosta Beñan Felix eta Bauptista de Alberdi bizi ziran. Gorosta Azpikua egiñ eta gero, Beña basarrixa Gorosta Erdiko izenakin be ezagutu izan da. 1812ko agirixengaittik badakigu basarrixa sasoi horretan Errebaleko monjena zala. Dana dala, basarrixan azken gizaldiotan Alberditarrak bizi izan dira. Lehelengo errenteruak ziran eta, juan zan gizaldi hasieran, Txomin Alberdin aittittan aittak erosi egiñ zeban 4.500 pezetan truke. Neolitiko sasoiko aizkora bat topatu zeben basarriko ortuan. Beña basarrixan oindiokan ikusi leike basarrixak, lehenago, alkobak zittuala. Alkobak antxiña basarrixetan egoten ziran logelak dira. Tela batek banatzen zittuan alkobak zeuzkan gelak. Normalian pasilluan aldamenetan egoten ziran eta pasillo amaieran komuna egoten zan. Txomin Alberdi "Beña", Eibarren probalari ezaguna izan da eta Arrateko lehelengo kopia berak irabazi zeban.
Jatorrizko tamainako irudia: 27 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak