Orbe (Gorosta)
1623kua da basarrixaren gaiñian ezagutzen dogun lehelengo aittamena. 1747. urteko agirixetan, Orbe-Altzua basarrixan, Juan de Orbea Atxa bizi zala agertzen da. Oso ezaguna izan zan Eibarren Gregorio Atxaorbea Ordorika "Orbe" (1884-1967). Basarrittarren alkate izan zan 1930 inguruan eta Eibarko fiskal 1934an. Lan asko egiñ zeban basarrittarren alde. Uran kanalizaziñua, Arrate kolonia (1910), Santa Kurutzeko eskolia eta beste lan batzuk berak bultzatu zittuan. Azittaineko poligonuan 3. fasia egitteko, Orbe basarrixa bota egiñ da. Gaiñekaldian etxe barrixa jaso dabe eta 1997ko udabarrixaz geroztik bertan bizi dira.
Jatorrizko tamainako irudia: 21 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak