Sagarbieta / Sagarbitsa (Gorosta)
Lehelengo aittamena 1847koa da baiña badirudi basarrixa askoz lehenagokua dala. Urte horretan, Domingo de Azpiri bizi zala bertan agertzen da sasoiko idatzixetan. Sagarbieta izena, inguruan sagasti haundixak zeguazelako ipini zetsen. Lau zatittan egindako basarrixa da. Gitxienez azkenengo 150 urtietan oingo jabien familixiana izan da. Gerra ostian haundittu eta barriztu zeben. Oiñ dala gitxira arte bonba batek egindako zulua euki dabe oroigarri moduan horman. Basarri aldameneko txabolia oillotokixa zan. 800 oillo eukitzera heldu ziran. Oiñ barriztu eta soziedade moduan erabiltzen dabe. Basarri honetako semia zan Marino Agirre Telleria trikitilari ezaguna izan zan. Emilio Azurmendi basarrittarren alkatia izan zan zortzi urtian zihar.
Jatorrizko tamainako irudia: 43 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak