Altamira Erdikoa (Kiñarra)
Hau basarrixau urtietan zihar izen desbardin askokin ezagutu izan da. Jatorriz badirudi Altamira Etxebarri izena emon jakola. Beranduago, bertan Hipolito izeneko bateron bat bizi zala-ta, Urkidi Hipolitonekua izenakin be ezagutu izan zan. Izen horrekin agertzen da 1812. urteko agirixetan. Azken 150 urtietan, Urkidi Santosenekua eta Altamira Barri be deittu izan jako. Nahiz eta egiñ zanian basarrixa izan, gizaldi honen hasieran bost etxebizitzatan zatittu zan eta hasierako basarri sena galdu zeban. Azkenengo 50 urtiotan eskuz-esku pasatu da eta ugazaba eta errentero ugari euki dittu. 1987xan gaur egungo ugazabak erosi zeben, dana barriztu eta harrezkero bertan bizi dira.
Jatorrizko tamainako irudia: 31 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak