Bolingoa / Bolingua (Kiñarra)
Basarri honen gaiñian lortu ahal izan dogun aittamenik zaharrena 1800ekua da. Gizaldi hasieran hirutan zatittuta zeguan eta 1925eko hiru ugazabak honetxek ziran: Pedro Ubera, Juan Oiarzun eta Jose Alzelai. Urte horretako agirixetan Bolinbekua izenakin agertzen da. Gaur egun basarrixak bi zati dittu. Erdixa basarrixa da eta beste erdixa etxia. Bertakua zan Patxi 'Bolingua', Eibarko brigadan lan egindakua eta Eibarren oso ezaguna izan zana. Oiñ dala zazpi urte kendu zeben ganaua, baiña lehenagotik, oiñ dala 20 urtetik, bizi dira kalian. 8-10 metroko erramua dake basarri aldamenian.
Jatorrizko tamainako irudia: 45 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak