Egiguren / Eguren (Kiñarra)
Basarrixa 1584ko agirixetan agertzen da lehelengoz, baiña urte batzuk lehenago, 1569. urtian, Maria de Egiguren agertzen jaku Santa Ineseko serora moduan. Torria be bazekan basarrixak baiña azkenengo uholdiekin jausi egiñ zan. Hiru pisukua zan eta barrukaldia egurrezkua zekan. Eibarren zeguazen 18 dorretxietako bat zan berau. Dorretxiak garrantzi haundixa zeken Santiagorako bidian zetozen erromesentzat. Eibarrera heltzen ziranian, herri sarreran daguazen hiru dorretxietako batera (Sagartegieta, Egiguren edo Unzuetara) sartzen ziran jan, garbittu eta atseden hartzera. Bertatik Arratera igo eta handik Markiña eta Ziortza aldera juaten ziran. Eibarko musikari ohien gaiñian dakagun aittamen gitxixetako bat Egigurentar batena da: Andres Egiguren parrokixako organujolia izan zan 1666-67. urtietan. EGIGUREN ABELETXE / Eguren Abeletxe jatorriz Egiguren basarrixan abeletxia zan, baiña azken gizaldiotan errenteruak sartu eta basarri moduan erabili izan da. Basarrixan bizi izandako azkenengo bizilagunak Mari Tere Agirrebeña eta Jose Luis Agirrebeña izan ziran. 1968. urtetik hutsik dago eta piñua dago sartuta inguruetan.
Jatorrizko tamainako irudia: 39 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak