Ipuruaga / Ipurua (Kiñarra)
Basarrixan lehelengo aittamena, Ipuruaga izenakin, 1747. urtekua da. Urte horretan Thomas de Gisasola bizi zan bertan. Inguruko basarri asko eta asko letxe, Ipurua be Isasiko Markesan jabegokua izan zan gizaldixetan zihar. Basarrixa Manuel Artetxek erosi zeban gerra ostian, 1950. urte inguruan. Dana dala, aurretik be Artetxetarrak egon ziran bertan errentero. Autopistia egiñ zanian, ortua eta ganaua kendu zeben. 1973an kalera jaitsi ziran eta 23 urtian zihar hutsik egon da. Bi etxebizitzako basarrixa da. Momentu honetan basarrixa goittik behera barrizten dihardue.
Jatorrizko tamainako irudia: 50 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak