Amezabalegi Abeletxe / Amazabalei, Abanzabalei Abeletxe (Mandiola)
Abanzabalegi edo Amezabalegi 1498an aipatzen da lehenengo aldiz leku-izen moduan. Baserriaren berri, aldiz, 1747. urteko idazkietan izango dugu aurrenekoz. Jatorriz baserri bakarra, XIX. gizaldian bitan zatitu zen: Abanzabalegi Goikoa eta Abanzabalegi Behekoa. 1890 inguruan erre eta goitik behera berriztu behar izan zen. Garai beretsuan, etxaburuko abeletxea ere handitu, egokitu eta baserri bihurtu zen. Gaur egun Abanzabalegi Abeletxe izenez ezagutzen dugu. Inguru honetatik Mandiola-balle osoa ikusiko dugu, Santa Kurutzetik hasi eta Ermuko muga den Lindari mendi-magaleraino, Urko gure buruen gainean eta Eibar hanketan ditugularik.
Jatorrizko tamainako irudia: 71 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak