Akondia (Mandiola)
Akondia izena 1390ian aittatzen da lehelengoz, Akondia inguruan Oñaztar eta Ganboatarren arteko burruka ezaguna egon zan eta. 1600. urteko agirixetan Akondiako kofradixian barri emoten jaku. Kofradixa hori, Barrenkaletik behera eta Ixutik Eltzartzagaraiño zeguazen basarrixak osatzen zeben. Badirudi, jatorriz aldamenian daguan San Pedro ermittian seroraetxia zala eta holan agertzen da 1747ko agirixetan. Urte horretako zentsuan, Akondiako ermittan Joseph de Ezkaregi bizi zala irakorri leike. 1810ian, Manuel Antonio Muruak erosi zeban 10.040 errialetan. Denbora gitxira Jose Juakin Suinagak erosi zeban prezio berian. 1936ko gerratian, frentia basarrixan gaiñekaldian egon zan. Basarrixa gorrixen menpe egon zan 7 hillabetian zihar. Teillatutik egitten zeben tiro eta ametralladoria ermitta barruan ipini zeben. Ermittako kanpaia Astelena frontoira eruan zeben. Gerratia amaittu eta gero basarrixa guztiz konpondu bihar izan zan eta 1993an barriztu da azkenengoz.
Jatorrizko tamainako irudia: 32 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak