Asola Igartza / Asoliartza (Mandiola)
Basarrixaren gaiñian lehelengo aittamena 1584kua da, Asola Yarça. 1747. urtian, barriz, Domingo de Areizaga bizi zan bertan. Juan zan gizaldixan Isasiko Markesena zan. Asola-Igartza kalia daguan tokixan dago basarrixa nahiz eta jatorrizko itxurarik ez euki. Gerra ostian goittik behera barriztu zan eta etxebizitzak egiñ ziran bertan. Bertan jaixotakuak dira Migel eta Justo Gallastegi. Lehelengua, pelotari ezaguna, 1918ko otsaillan 25ian. Eskuz banakako txapelduna izan zan 1948tik 1952ra bittartian. Bigarrena, Justo Gallastegi, harrijasotzalle ezaguna izan zan.
Jatorrizko tamainako irudia: 36 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak