Ibargain (Mandiola)
Basarrixaren gaiñian lortu ahal izan dogun aittamen idatzirik zaharrena 1780kua da. Dana dala, ate gaiñian 'año 1705' irakorri leike. Ibargaiña, Ibarbeia moduan, izen bereko dorretxian babesian jaixotako basarrixa da. Seguru asko, bai bata eta bai bestia, jatorriz, dorretxien txabolak izango ziran, gero basarri bihurtu ziranak. Ibarratorria edo Ibarragaraikoa izeneko dorretxia, Ibargaiña basarrixan aldamenian zeguan eta dorre horren aldamenian zeguan zugaitz haundi baten azpixan batzen zan Eibarko Kontzejua, XV. eta XVI. gizaldixetan. Ibargaiña basarrixan paretik Markinarako bidia pasatzen zan. Durango-Zumarraga trenbidia be basarri parian inauguratu zan 1885. urtian. Bertako Santiago Astigarraga probalari ezaguna izan zan. 1914-15 urtietan alkatia be izan zan.
Jatorrizko tamainako irudia: 45 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak