Iturrao / Itturrua (Mandiola)
Landutako agirien artean 1747koa da Iturrao baserriaren aurreneko aipamena. Lucas de Iturrao bizi zen bertan. Abizen ezaguna izan da Eibarren XVI-XVII. gizaldietan, eta hamaika alkate eta izkribau eman dizkio baserriak gure herriari. 1978an berriztu zen atzenengoz. Azken mendean, gutxienez, etxebizitza bi ditu: Iturrua Behekoa eta Iturrua Goikoa.

Jatorrizko tamainako irudia: 58 KB |


Dokumentuaren akzioak