Iturrao Abeletxe / Itturrua Abeletxe (Mandiola)
1747. urtekua da basarrixan lehelengo aittamena, Adrian de Ibarzabal. Gerra aurretik erosi zeben Urzuriagatarrak basarrixa. Aurreko ugazaba, Akondia, Abanzabalegi eta Iturrua guztien jabia zan. Oiñ dala 100 urte baiño gehixago basarrixa erre egiñ zan. Onduan zeguan txabolia be erre egiñ zan ardixak barruan zeguazela. Bai basarrixa eta bai txabolia berriro jaso zittuen. Gerra sasoian gorrixak egon ziran bertan. Basarrittik urtetzeko agindua jaso zeben arren, Martin Kerido eibartarran bittartez, guarda bi ipini zittuen basarrixa zaintzen eta ez ziran bertatik urten. Urte horretan hiru familixa bizi izan ziran Itturrua Abeletxen.
Jatorrizko tamainako irudia: 33 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak