Milaflores Goikoa (Mandiola)
Billaflores izenakin agertzen da lehelengoz 1747. urtian eta Julian de Etxabarria bizi zan orduan bertan. 1967. urtian erre egiñ zan basarrixa. Gero oiñ daguan etxia egiñ eta basarri izatiari laga zetsan. Itturri ederra daka aldamenian. Bertakua zan Juanito Zuluaga 'Baltza'. Eibarren oso entzuna izan zan 1939. urtian egin zeban posturiagatik. Trenbidietako langille bat, 104 kiloko pakete bat mobidu ezinda zebillen estaziñuan. Juanito Zuluaga bertan egon eta 104 kiloko fardua Urko puntara be igoko leukiala esan zetsan. 40 duroko posturia egiñ zeben. Esan eta egiñ!. Hiru ordu t'erdixan jaso zeban. Puntara heldu eta gero holan esan ei zeban: 'Nik jaso juat. Oiñ zuok jaitsi'.
Jatorrizko tamainako irudia: 27 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak