Pitxargaingoa / Pitxargain (Mandiola)
Basarrixan jatorrizko izena Dolaraetxe zan. Dana dala, askoz ezagunagua izan da Pitxargaiñ edo Pitxargaingua izenekin. Itxuria danez, basarrixak teillatuan, usuak edan zeixen, pitxar haundi bat zekan eta hortik hartu zeban Pitxargaiñ izena. Beste batzuk diñuenez, basarrira heltzeko daguan aldapa pikarra dala-ta ipini zetsen Pitxargaiñ (Pikargaiñ) izena. XVIII. gizaldi amaierakua da Dolaraetxe basarrixan lehelengo aittamena. Sasoi horretan Bergarako jauntxo bat zan jabia, Manuel Maria Acedo, baiña basarrixan bizi ziranak Etxeberritik etorrittako Maguregitarrak ziran. Harrezkero eurak bizi izan dira beti bertan. Lehelengo Maguregitarra Pitxargaiñen Juan Maguregi izan zan (1812). Beran atzetik, Emeterio, Polikarpo, Daniel eta Julian Maguregi etorri ziran. Azken bi honek erosi zeben basarrixa 1942. urtian. Pitxargaiñ Itzioko eskola azpixan dago eta eskolak egitteko orduan lur asko galdu zittuan. Ganaua 1966. urtian kendu zeben eta harrezkero jabiak kalian bizi dira. Gaur egun soziedade moduan erabiltzen dabe.
Jatorrizko tamainako irudia: 33 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak