Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zozola (Mandiola)

Zuazola izenarekin ere ezagutu izan da. Zozola izenarekin 1601 urtean agertzen zaigu lehenengoz baserria. 1747. urtean, Domingo de Gisasola bizi zen bertan; 1641ean Maria de Zuazola zen ospitaleko ermitako serora. Ikerlari batzuen ustez Sienako Santa Katalina den, eta bertakoek diotenez Santa Barbara den santuaren irudia dute etxeko sarreran. Etxea oinaztarriak jota hiru bider erre zela-eta ipini ei zuten irudia, etxea zain zezan. Harrezkero ez da berriro erre. Azken urte hauetan baserria goitik behera eraberritu eta nekazalturismorako egokitu da. Informazio gehiago "Zozola baserriaren webgunean":http://www.sosola.com edo "Debabarrena Turismo webgunea":http://www.debabarrenaturismo.com
Zozola (Mandiola)
Jatorrizko tamainako irudia: 69 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu

Dokumentuaren akzioak