Eibar Argipean
Azpititulua | Castrillo Ortuoste. 100 años de fotografía en Eibar |
---|---|
Egileak | Ego Ibarra batzordea - Udal Artxiboa |
Data | 2002 |
Orrialde kopurua | 300 |
Prezioa | AGORTUTA - AGOTADO |
Argitaratzailea | Eibarko udala, Ego Ibarra Batzordea |
Saila | Ego Ibarra |
Bilduma | Ego Ibarra bilduma |
Ego Ibarra Batzordeak liburu berria kaleratu zuen joan zen abenduaren 20an. Eibar Argipean. Castrillo Ortuoste. 100 años de fotografía. Liburuak Udal Artxiboan dagoen Castrillo Ortuoste argazki-bildumako hainbat irudi biltzen ditu. Castrillo-Ortuoste familiak hiru argazkilari belaunaldi biltzen ditu. XIX. mende amaieran argazkiak ateratzen hasi zen Roman Ortuoste-tik hasi, eta gaur egungo bere iloba den Feliciano Castrillo-ren sasoira arte, argazki-bilduma horrek Eibar azkenengo 100 urteotan zelakoa izan den eta nola bizi izan den erakusten digu. Liburuaren aurkezpena Eibarko Portalea Kultura Etxeko Areto Nagusian izan zen, 2002ko abenduaren 20an, arratsaldeko 19:30etan. Egun berean zabaldu zen Kultura Etxeko Erakusketa Aretoan Castrillo Ortuoste argazki Bilduma izeneko erakusketa, argazki fondo horretan gordetako argazki onenen erakusketa.
Liburuaren aurkibidea:
- Mende osoa begien aurrean.* Yolanda Ruiz Urbón, Eibarko Udal Artxiboa.
- Beirazko plaketatik irudi digitaletara: Castrillo Ortuoste Fondoaren ibilbidea. José Valderrey de Lera, "Castrillo-Ortuoste Fondoa"ren ikerlaria. 3. Argazkilaritzaren hastapenak Eibarren: XIX m. amaieratik 1931 arte.
- 1931-1936. Errepublikaren bizipoza.
- 1936-1939. Gerratea.
- 1940-1954. Gerra ostea. Eibar jasotzen.
- 1954-1975. Eibar, "Bilbo txikia".
- 1975-1994. Krisialdia. Castrillo Ortuoste estudioaren itxiera.
- 1997. Castrillo Ortuoste Artxiboaren dohaintza: Irudiak ordenatzen, oroimena antolatzen.
- Eranskina: Fondoaren makrodeskripzioa.
- Argazkien aurkibidea.
- Bibliografía eta iturriak.
Dokumentuaren akzioak