Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Sutegia

Eskuzko forjaketarako erabiltzen den labe txiki irekia.(www.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm). Eskuz forjatzeko edo tenplatzeko erabiltzen den laba txiki eta zabala, burdiña lantzen daneko lekua bera. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa.Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Txirixo-kaleko buruan zan gure aittitxen suteixa. (Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria). Txondorra eitten eben... haundixa baiña txondorra! Igual eitten zittuen ehun zaku edo... ""¡Vete a saber!"" Ta gero ba ha erretzen zanian, kentzen eben ta zatixak ein, zakuak bete ta gero saltzen zeben, ba, taillarretan! Suteirako, ez dakizu? Suteirako ikatza, ba, gauzak berotzeko ta erreminttak eitteko ta ba...Hartu idixekin burdikadia ta kalerik kale saltzen! Ta ofizinara juan ta ""Zu, ikatza dakat"" ta ""Ekarrizuz zaku bi!"" Ta horretxek. Saldu! (www.eibarko-euskara.com/hiztegia) Neurriak: 81 zm. Altuera, 61 zm. Luzera eta 49 zm. Lodiera.
Sutegia

Sutegia. (1994, Eibarko Udal Artxiboa)

Gaztelerazko izena Fragua
Euskarazko izena Sutegia
Eibarko euskarazko izena Sutegia

Dokumentuaren akzioak