Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Trintxak zorrozteko harria

Trintxa bat zorrozten jarduntzen zuan. (O.E.H., Luis Michelena). Trintxak: Zura lantzeko erabiltzen dan galtzairuzko tresnia, zizelan antzekua baiña zabalagua eta zapalagua. Egurrari zuluak garbitzeko erabiltzen dan erramintta zorrotza. Klase asko dagoz: biribilla, laua, hiru puntakua, erdi biribilak...(Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Trintxak zorrozteko erabiltzen den laua eta leuna den harria. Egurrezko kaxa batean ahokatuta dago. Neurriak: 11,5 zm. luzera eta 5 zm. zabalera. Trintxia eta zorrozteko harrixa. (Alberto Garate).
Trintxak zorrozteko harria

Trintxak zorrozteko harria. (1994, Eibarko Udal Artxiboa)

Gaztelerazko izena Piedra para afilar formones
Euskarazko izena Trintxak zorrozteko harria
Eibarko euskarazko izena Trintxak, formoiak zorrozteko harria

Dokumentuaren akzioak