Unzueta jauregia, 360º
Untzueta jauregia, orain La Salle ikastetxeko egoitza dena, XVII. mendeko estilo barrokoko eraikina da. 1964. urtean Gipuzkoako Ondasun Kultural izendatu zen eta A mailako babes berezia du. Jatorriz orubearen izena ez zen Unzueta, 1492ko Eibarko kontzejuaren txosten batean Azitaintorre etxea edo Azitain etxea aipatzen baita.
Jauregiak “L” formako oinplanoa du eta 3 pisutan banatzen da. Fatxada nagusia harlandu ilunez egindakoa da eta, erdi-erdian, armarri barroko bat dago. Bertan zuhaitz berde bat zeharkatzen, ahoan bildots bana duten hiru otso ageri dira. Elementu horiek orla gorri batek inguratzen ditu “Todos magnánimos” esaldiarekin.
Sebastian Jauregik eta haren emazte Angela Maria de Unzueta Mondragonek eskatu zuten Azitaingo Erdi Aroko dorretxe zaharra zegoen lekuan jauregia eraikitzeko, XVII. mendean.
Unzuetatarren dorretxea XVII. mendeko erikin barrokoa da, 1964. urtean Ondasun Kultural izendatu zen eta A mailako babes berezia du
Untzuetatarren leinua oñaztarren bandokoa zen; jauntxoen gisa eratua, orubearen lursailetan jasotako hainbat baserriren bizi guztiko zerga jasotzen zuen. Antzinan, Santiagora zihoazen erromesen pasabide ohikoa omen zen; Untzuetatik Arrateko santutegira igotzen ziren, eta handik, Markinatik, Zenarruzarako bidea hartzen zuten.
1957ko azaroaren 30ean La Salletar anaiek ikastetxe bat ireki zuten bertan eta Azitaingo baselizaren omenez Azitaingo Gure Andrearen La Salle ikastetxea izena jaso zuen.
Dokumentuaren akzioak