Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bilatu

Gerraren miseriarekin jabetu ez

Olga Arizmendiarrieta Urriategi

Santi Arizmendiarrietak gerrari buruz gordetzen zituen oroitzapenak ez ziren hain txarrak. Etxetik kanpora pasa zuen denbora gehien eta, behartutako lanak egiten nahiz preso zegoela jaten ematen ziotenez, egoera eskasarekin jabetu ere ez zela egin ...

Perretxikoak hilabetez hilabete

Angel Albizuri Ormaetxea

Hilabetez hilabete zer perretxiko hartzen den. Eguraldiak duen eragina. Zer animaliak jaten dituzten perretxikoak.
Media: Bideoak

Perretxiko klaseak; ilargiaren eragina?

Roberto Isasi Jayo

Perretxiko klaseak. Non batzen zituen sasoi batean asko. Egun batetik bestera perretxiko asko daudenean, "botadia" esaten zaio. "Botadia daok!". Dena den hau konfiantzazko lagunen artean bakarrik esaten dute. ez du sinisten ilargiak eraginik duenik ...
Media: Bideoak

Gerra zibila eta II Mundu Gerra

Candido Eguren Zabarte

1938an Santanderren kartzelan zegoela zer idatzi zuen kontatzen du: Gerraren logika. II. Mundu Gerra iritsiko zela garbi ikusten zuen, baina hain gogorra izango zenik ez zuen uste. Hasieratik bazekien gerra zibila galduko zutela, baina gudariei ezin ...
Media: Bideoak

Nazioartearen parte-hartzearen inguruko gogoetak

Candido Eguren Zabarte

Candido oso ezkorra bazen ere, jendea, orokorrean, oso baikorra zen gerraren amaieraren inguruan. Valencia; Vinaroz. Gerra zibilarekiko ezkorra izan arren, nazioarteko gerrarekin beraien garaipena etorriko zela uste zuen. Indalecio Prieto.
Media: Bideoak

Sozialismoaren hastapenak Eibarren

Jose Echeverría Ayerbe

Sozialismoaren sorrera Eibarren. Tira-birak karlista eta liberalen artean. Eibar liberala zen. Liberalismoak edo industriak ekarri zuen sozialismoa? Gremioen inguruko azalpenak. Sindikatuek gero eta indar handiagoa (UGT). Bilboko sozialisten ...

Errepublikaren eragina nesken izenetan

Jose Echeverría Ayerbe

Errepublikaren eragina nesken izenetan. Guraso batzuek ez zituzten euren umeak bataiatu eta, horregatik, ez zieten santu edo santaren izena jarri, bestelakoak baizik: Paz, Nieves, Aurora... edo lore izenak (Rosa, Jacinta..).

Kalamuako Tomas Meabe aterpetxea

Gloria Lizundia Echaluce

Sozialistek Kalamuan "Tomas Meabe" aterpetxea eraiki zuten; nolakoa zen. Asteburu eta jai egunetan jende asko gerturatzen zen bertara. Fonografoa ere bazuten bertan. Gerra Zibilean suntsituta geratu zen aterpetxea. Gerraren inguruko aipamenak.
Media: Bideoak

Lagun-taldeak eta umetako kontuak

Jose Mari Cruceta Alberdi

Umetako ibilerak; jolasak. Zinearen eragina. Kaleen arabera, kuadrillak edo lagun-taldeak sortu ziren; gaitzizenak: Bomba, Bombita.
Media: Bideoak

"Torloju okerra be saldu iten zan"

Jose Mari Cruceta Alberdi

Gerraren ondorioz produktu okerrak ere saldu egiten ziren, dirua egiteko. Eibarren hamaika lantegi zeuden, bizikletak egiten zituztenak tartean. "La época de la bicicleta" deitu zitzaion garai honi.
Media: Bideoak

Sozialistek eta abadeek gaztelaniako berbak "euskaratu"

Candido Eguren Zabarte

Sozialistek eragina izan zutela euskara gaztelaniarekin nahasterakoan onartzen du. Orduan ez zuten hiztegirik eta gaztelaniako berbak zeuden moduan "euskaratzen" zituzten. Hala ere, abadeek gauza bera egin zutela latinetik berbak hartu zituztenean ...
Media: Bideoak

1917: Errusiako iraultzaren eragina; 1918: gerraren amaiera eta krisia

Candido Eguren Zabarte

1916an `Casa del Pueblo´a inauguratu zen. 1917an Errusiako iraultza. Mugimendu horrek inpresio handia egin zuen Eibarren; aldeko asko zituen ezkerrekoen artean (sozialistak, anarkistak..). 1918an, egun baten sekulako kanpai zarata egon zen. "Zer ...

20ko hamarkadako krisialdiaren eragina

Candido Eguren Zabarte

Mundu mailako krisiagatik bukatu zen Primo de Riveraren diktadura, Candidoren ustez. Krisialdia zela nabaritu zuten kontatzen du. Espainian zein Alemanian eta Ipar Amerikan oso gogorra izan zen. Diru publikoa erabili zuten Ipar Amerikan ...
Media: Bideoak

Gerraren ondorioz Eibar hankaz gora

Enrique Franco Albizuri

Gerra Eibarrera iritsi zenean, beraiek Aspen egon ziren. Aspetik Busturira mugitu behar izan ziren eta gero berriro Eibarrera. Eibarrera itzultzean, dena hankazgora zegoen eta beraien etxea erreta. Egoera horretan gurasoek meritu handia izan zutela ...
Media: Bideoak

Eibar gerraren ondorioz suntsituta

Enrique Franco Albizuri

Gerran Eibar suntsituta gelditu zen. Gerra bukatu eta gero bost-sei urtetan Eibarren obrak egin ziren. Poliki-poliki hazten joan zen.
Media: Bideoak

Gerraosteko premia

Adela Telleria Gallastegui

Behobian zituzten ondasun guztiak galdu zituzten gerraren ondorioz. Gerraostean, aita espetxeratu egin zuten eta amak gaixotasun larria izan zuen. Premia handia bizi izan zuten garai hartan.
Media: Bideoak

Roberto Perez Jauregiren heriotza nola bizi izan zen familian

Jorge Perez Jauregi

Anaiare hilketak familian izan zuen eragina kontatzen du. Adminsitrazioaren aldetik guztiz baztertuak izan ziren.
Media: Bideoak

Gerrako fronte biren artean jaio izanaren ondorioak

Julio Arbulu Gallastegi

Gerrako fronte biren artean jaio izanak, eragina izan du bere nortasunean. Bakoitzak dituen arazoak gainditzeko modurik onena, nondik datozen jakitea da.
Media: Bideoak

Dokumentuaren akzioak