Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

San Juanetako eta domeka arratsaldeetako dantzak

San Juanetan txurro-saltzaile asko etortzen zen. Udaletxe ostean egoten ziren. "Filarmonika" eta panderoa ere hantxe egoten ziren, dantza solterako. Musika banda, berriz, kioskoan. Gauean Lizarrako dultzaineroak. Domeka arratsalde guztietan "tanboliña" egoten zen udaletxe inguruan: bi txistulari eta atabala jotzen zuena. Beraiek ondo egiten zuten dantzan eta jendea begira egoten zen. Baziren dantzan ondo egiten zuten gehiago ere.


Dokumentuaren akzioak