Ama artoberoa saltzen kalerik kale
Artoberoa egiten zuten etxean. Ez zutenez nahikoa arto, errotan erosten zuten arto irina. Artoberoa nola egiten zuten. Amak kalean saltzen zuen. Zer prezio izaten zuten.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Eta artua be eitten zenduela kontau zenduan lehengunian…
- Bai, artua amak! Artua eitten zeban; amak bai, artua. Saldu eitten zeban artua! Gure amak arto mordua saltzen eban. Astian pare bat hiru bat bidar eitten eban. Batzuetan hiru bidar… bi bidar beti. Arto erria. Artua erosi eitten eban. Gure etxian ez eguan hainbeste arto, baiña errotan erosi eitten gendun guk artua. Ta nik... asto txiki bat gekaun ta amak esaten estan: “Fan hari errotara ta ekarrixaz berrogei kilo urun!”. Berrogei kilo urun ekartzen genduazen, ta amak ha pasau ein bihar zan galbahian. Zela esaten jako horri erderaz? Bueno, galbahia, badakizue zer dan, pasatzeko. Uruna pasatzen eban, gero ur berua bota, labaduria bota, ogixari moduan, labaduria bihar dau pixkat, labaduria botatzen etsan, harrotu deixan, ez? Eitten eban halako […] haundi bat, gero zekan holako kazo haundi bat egur luziakin, labia… egurra sartzen zeban ta labia zuri-zuri eitten da asko berotzen danian labia, hain teillak bueltan ipinitta, labia zuri-zuri eitten da.Ta harek egur zaharrak batu, danak garbittu ta ha kazua, artua, bete kazua ta sartu paran, ta “plast!” bota. Gero zabaldu pixkat, holako tamaño bat. Gero, beste gauza bat, [beti] ipini... Gero, atia, ez deixan hoztu, zerrau ondo, ta amak karrulauta eukitzen zeban, ba, igual ordu bi inguru-edo erretzen. Ta gero ikusten zeban, ta gaiñian baltzitzen hasittako, holan, ondo erreta dagozenak, gero beste para mehe bat zekan ta, mango luziakin, ta “dza!” sartu ta kanpora etara. Ta gero saldu. Goixian ein ta atsaldian kalera artua saltzera. Asto txiki bat kargauta, ba igual […] gure amak, ba, igual, [saltzen] zittuan dozenerdi arto hartu asto gaiñian, ta saldu ta. Saltzen eban libria “treinta céntimos”, ta kilua “cincuenta”. Arto bero-berua. Ni baten akordatzen naiz, ni granujia nitzan ta, “Hi, Julian, etorri hari nerekin” ta, hamen, Bista Alegre. Etorri gintzazen ta astuakin ni. Astuak hanka eitten etsan igual harek, saltzen dabillela edo, ta [hona…] amak “Arto bero-berua!” ta nik hartu neban sustua nik! “Ama, zuk dakazu baloria! Artua [ekarri] ta deika zabiz?” Nik hartu neban sustua nik! “ Arto bero-berua!” ta andrak bajatzen zian ta batek esaten eban “Ba, libra bat”, bestiak kilo bat, bestiak igual holako zati bat… Eske artua epel-epela zan, gozua artua! Bero-berua, artua, ein barrixa gozua da, e! Ya behin ya, behin pasatzen dittuanian zortzi bat egun edo, zatartu eitten da artua e! Asko! Baiña barrittan… gaur ein ta bixar… ha epela dagon artian, artua oso gozua da, e! Bai, gu haretxekin hazitta gaoz!
- Asike, kalian saltzen zeban berak, ez?
- Kalian bai, dendetara ta, ba, [nahi…] batzuk dendarixak hartzen etsen osua igual ta beste batzuk bi igual! Hamen [bazkeazen dendak, bere...] bazekazen ta gero, ba, sobratzen jakona saldu! Bata libra bat, bestiak zati bat igual ta, ba, kobratzen zan igual txakur haundi bat edo.
Dokumentuaren akzioak