Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

G.A.C.: kokapen ezberdinak

G.A.C. lantegiak gerra aurretik armak eta bizikletak egiten zituen, Arikitxaneko zubiaren alboan. Eibarren bota zuten lehenengo bonba G.A.C lantegian erori zen. Lantegi guztia txikituta geratu zen. Gerraostean, Eibarren sakabanatuta zeuden lantegi txikietan egiten zituzten lanak: Matxarian, Arraguetan... Bere aitak, Felipe Anituak, forja txiki bat eraiki zuen Txontan eta lehenengo pabiloiak eraikitzen hasi ziren, herrian sakabanatuta zeuden produkzio guztiak bertan batzeko asmoz. Bizikletak egiten zituzten eta 50. hamarkadatik aurrera, "mobylette"a. Txontan ez zeukaten leku askorik hedapenerako eta Abadiñora joan ziren. Lursaila neurtzera joan zireneko pasadizo bat kontatzen du.

Dokumentuaren akzioak