Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Egoibarra.eus: 2019an, iaz baino % 15 bisitari gehiago

2019/12/20
Eibarko Udaleko www.egoibarra.com webguneak 28.501 bisitari eta 37.000 bisitaldi izan ditu aurtengo ekitaldian.

Ernrique Zuazua matematikaria Von Humbolt katedra eskuan duela. Argazkia: FAU, Kurt Fuchs.

Bisitarien % 40 Euskal Herritik dator eta Espainiatik % 23. Hala ere, webguneak 105 herrialdetako bisitak jaso ditu, gehienak Ameriketako Estatu Batuetatik (%18). Zerrendaren hurrengoak, baina alde handiarekin, Argentina, Kolonbia, Mexiko, Frantzia, Hego Korea, Erresuma Batua, Txile eta Kanada ditugu.

Atal ikusienak Argitalpenak, Argazkiak, Eibar eta Albisteak izan dira.

Albisteetan, Enrique Zuazua matematikariari emandako Alexander Von Humbolt katedraren ingurukoa izan da da bisitari gehien izan dituena; eta, horren ondoren, Eibarko industria-eraikinen inguruan egiten ari den lana, eta “Beharraren memoria batzen: 2018an batutako testigantza paregabeak” izenburupean kaleratu zena.

Dokumentuaren akzioak