Eibarko idazleak, Eibarri buruzkoak: liburu eta dokumentu zahar digitalizatuak
El tratado comercial con los Estados Unidos edo La mosca del Mediterráneo y el Derecho Internacional agiria 1928. urtekoa dugu eta Eibarko Eguren inprentan ateratakoa, interes handikoa armagintzaren bilakabidean. Víctor Sarasqueta. Manufacturera Mecánica Eibarresa katalogo bat dugu, XX. mende hasierakoa baina baliotsua fabrika hartan orduan zer egiten zen eta nola egiten zen jakiteko; Breve historial del pleito armero, 1923ko ekainean ateratakoa, ezinbesteko agiria dugu armagintzaren ikerketarako; Alfa. 1920-1960 delakoa katalogo ezin dotoreagoa eta argazki ederrekin osatua, eta azkenik, Polikarpo Larrañagaren Arrate, 1923an emandako hitzaldiak batzen dituen liburua.
Dokumentuaren akzioak