Kutunegieta Goenengoa / Guenetxe, Guenengua (Arrate)
1648ko agirixetan Pedro de Kutunegietak hidalgixa titulua lortu zebala badakigu, odol garbixa zekela frogatzen zeban agirixa. 1613. urteko agirixetan, barriz, Antonio López de Isasi de Kutunegieta Mendibeltzu, Isasiko etxeko jauna zala agertzen da. Kutunegieta basarrixaren gaiñian lehelengo aittamen idatzixa 1857kua dan arren, badirudi basarrixa askoz zaharragua dala. Juan zan gizaldi amaieran, Salbador Azpirik erosi zeban. Lehenagotik be, Azpirittarrak errentero bizi ziran bertan. Gerran apurtu egin zan eta ixa osorik barriztu bihar izan zeben. Eibarren gelditzen dan haritzik ederrenetakua daka atari parian.
Jatorrizko tamainako irudia: 65 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak