Aizpiri (Mandiola)
Basarri honen gaiñian lortu dogun lehelengo aittamena 1747kua da, basarrixan Juan de Sarasketa bizi zanekua. Dana dala, basarrixa lehenagokua izan leike Andres de Aizpirik XVII. gizaldixan frogatu zeban eta hidalgixia. Bertakuak esan deskuenez, 450 urte baiño gehixago dakaz basarrixak eta, basarrittik gora, Santa Kurutz aldera doian bidian gaiñekaldian, haitz ugari daguanez, basarrixan izena hortik etorri leike. Azpirin jaixo zan 1864. urtian Bittor Sarasketa armagile ezaguna. Armagintziari sekulako bultzadia emotiaz gaiñera, 15 patente sinatu zittuan eta XIX. gizaldiko industria-gizon haundixenetakua izan zan. Beran anaia Antonio Sarasketak fabrikia ipini zeban basarrixan bertan. Eskopetak basarrixan montatu eta gero anaian fabrikara eruaten zittuan. Fabrikiaz gaiñera, eskolia be egon zan Azpirin. Azpiri basarrixan bizi izandako jende ezagunan artian Indalezio Sarasketa "Eibarko Txikito" pelotari haundixa be aittatu bihar da. "Txikito" Durangon jaixo arren gaztaro guztia basarrixan pasatu zeban. Basarrixa gitxienez azken 250 urtietan Sarasketatarrena izan da. 1965ian laga zeben basarrixa eta oiñ urte bi barrizten hasi dira.
Jatorrizko tamainako irudia: 33 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak