Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

San Andres parrokia

San Andres eliza Eibarko eliza nagusia da, XVI-XVII. mendeetan eraikia. Hala ere, eraikuntza eta itxura gotikoa du, nahiz eta hainbat elementu pizkundetar (zutabeak, korua, leihoak eta okuluak) eta barroko (ataria) izan.

Alderdi orokorrak eta kanpoko bolumena

San Andres parrokia, Eibar GipuzkoaBolumen handiko eraikina da, baina barneko plan sinplea agerian jartzen du. Nabarmentzekoak dira dorrearen forma berezia, eta presbiterioaren eta oinen bi erremate oktogonalak, bolumen txikiagoa hartzen dutelarik, eraikuntzako elementu nagusiez gain, hala nola, kontrahormak. Eraikinaren gorputz guztiak, dorreak izan ezik, isurialde triangeluar inklinatuko estalkien bidez babesten dira, gailurra ardatz nagusiaren paralelo dutela eta oinplanora egokitutako hainbat isurkirekin.

Eliza ondoan dituen eraikin modernoagoek osatzen duten hiri-paisaian dago, plataforma-plaza batean. Plaza merkataritzako oinplano batean eraikita dago, estalki laua du, bertara irits daitekeelarik, eta ez du balio arkitektonikorik.

Espazio-antolakuntza  eta mota

Elizak gurutze latindarreko oinplanoa dauka, ardatz liturgikoaren aurkako zentzuan orientatuta. Hiru zatitan banatutako hiru nabe dauzka, altuera berekoak. Ezin da eliza aretotzat jo zentzu hertsian, gurutze latindarreko oinplanoa baitauka, gurutzearekin. Hala ere, zutabe klasiko luze-luzeak dauzkan lehenengoetako eliza denez, eliza zutabedunen multzoan sartzen da.

Nabe nagusiari 2 abside poligonal elkartzen zaizkio, mutur bakoitzean bana. Jatorrizko burualdea ekialdera zegoen orientatuta, gaur egun koruak hartzen duen tokian, 1603an alderantziz jarri zuten eta presbiterioa mendebaldera orientatuta gelditu zen.

Luzerako noranzkoan hiru zati dauzka, presbiterioaren gorputzaz gain; nabeak luzatzen dituzten hiru kapera daude burualdeetan, alboetako biak oinplano karratukoak, eta nagusiena laukizuzenekoa, abside oktogonala duela. Espazioa hamabi zati lauangeluarretan dago antolatuta; horietako bik erremate erdi hexagonalak dituzte, gurutze-gangez estaliak denak.

Hiru sarrera ditu elizak; bat iparraldeko ataritik, bestea mendebaldeko gorputz oktogonaletik, eta hirugarrena, gurutzadurako hego-ekialdeko ertzetik.

Formaren eta konposizioaren analisia

Orokortasunak
Eliza XVI. Eta XVII. Mendeetan proiektatu eta eraiki zen arren, elizaren eraikuntza-sistemak eta formek Europako leku askotan oraindik indarrean jarraitzen zuten patroi gotikoei erantzuten diete, batez ere iparraldean, eta modu errenazentistei (zutabeak, korua, leihoak eta idi-begiak) eta barrokoei (portada) egindako erreferentziak ditu.

Fatxadak
Exentua den eliza honek oinarrizko eta eraikuntzako formen bolumenetan, nabeetan, dorrean, hormetan eta kontrahormetan erakusten du indar plastiko handiena, hemengo eliza gehienetan bezala. Baina sarrera nagusia, hegoaldekoa, portada duen benetako fatxadatzat jotzen da ia. Beste bi portada interesgarrik aberasten dituzte oinplano inguratzaile soilak.

Sarbide bat dauka fatxada nagusian: Diego de Eguigurenek egindako portada barroko xumea.

Iparraldeko fatxada 1949ko atariak babesten du eta bertan nabarmentzekoa da portada platereskoa; portada platereskoak erdi-puntuko arkua dauka eta moldura xume batek enkoadratzen du. Arkuarteetan bustoez apaindutako medaloi edo tondo errenazentistak daude. Alde bietan bi zutabe balaustradadunek multzoa apaindutako euskarri altuen gain mugatzen dute. Taulamenduan  egilea eta data ikus daitezke: 1545, Gabriel de Ubilla. Eta gainean portadaren bigarren gorputza dago. Bertan nitxo bat dago oinazpiko txiki batekin baina eskulturarik gabe, maskor edo moldura polit batez errematatua. Beste taulamendu batek zehazten du azkeneko gorputza eta frontoi txiki bati eusten dio. Kurbak eta antekurbak ere badaramatzan apaindura osatzen dute.

Hegoaldean, portada barroko xume batean, San Migel dago. Arku zorrotz itxurako hormatutako ate handi bat ere badago. Gurutzeriako nerbioen hasierak antzeman daitezke bertan. Elizak alde horretan ziurrenik izan zuen portikoa estaltzeko izango zen. Burualdean honako inskripzio hau dago: "Dominius incipit me et dominus perfeciet me".

Barnealdea
San Andres Eibar barrualdeaBarneko bermeak zutabe klasikoen bidez egiten dira: fuste monizilindriko, harroin atiko (bozela, eskozia, bozela) eta hainbat kapitel dituen hiru bermaketa pare handi. Lehenengo zutabe pareak kapitel dorikoa du, bigarrenak kapitel korintiarra, salbuespeneko  gauza probintzia honetan, eta hirugarrenak hainbat giza buru dauzka kapitelean. Zutabe horiek geroagoko eraikinetan ikusten direnak baino meheagoak dira, gotikotik hurbilago baitaude.

Kapitelen gainetik gangak eusten dituen nerbioak abiatzen dira; oso konplikatuak dira eta giltzarriak erliebeekin oso apaindurik daude.

Koru altuan, erdiko nabearen oinaldean kokaturik, beheko ganga nabarmentzen da; hiru arku ditu, karpanela erdikoa eta erdi-puntukoak albokoak, eta pilare zilindriko lodietan du oinarria. Koru altuak burdin forjatuzko baranda dauka.

Bigarren zatian, epistolaren aldean, bataio-kapera dago, arku beheratu baten azpian, kasetoiez eta erliebez apaindua. Barrualdean aparailua harearriz landutakoa da koruan, arkuetan, nerbioetan eta zutabeetan, eta bai epistolaren hormaren zati batean ere. Gainerakoa, ezin hobeto luzitua, harlangaitz-horma izango da.

Tenplua hegaletako nabeetako leihateen bidez argiztatzen da; leihate bat dago atal bakoitzean. Erdi-puntuko leihoak absidearen eta lehenengo zatiaren alde banatan; erdi-puntuko lehioak, biforoak, eta oso apainduak, bigarren zatian; eta leiho biforoak, baina zorrotzak eta ezaugarri gotikoak dituzten arkiboltekin, hirugarren eta azken zatian. Badirudi XVI. Mendeko jatorriko leiho bakarra epistolaren azken zatikoa dela. Bi leiho gotiko eta geroagoko egitura duen arrosa-leiho bat nabarmentzen dira sarbide honetako fatxadan.
Dorrea.

Dorrea XVII. Mendearen erdialdekoa da eta elizara itsatsita dago ekialdeko eta iparraldeko fatxaden angeluan. Kanpandorre mehe bat da eta gorputz altu bat dauka; tenpluaren beheko aldetik ateratzen da eta aldapa bat pasa ondoren poligonoaren oinarrira iristen gara. Alboetan baoak eta erlojuak dauzka, txandaka. Kanpaien gorputzak jarraitzen du eta kupula txiki batean amaitzen da, gurutze batez koroatua eta pinakulua altuez apaindua.

Eraikuntza analisia

EvaElizako espazioaren eraikuntza-sistema gotiko eran gangatua da. Tenplua estaltzeko hamar gurutze-ganga daude, izarren itxurakoak, presbiterioko eta oinetako biak kontuan hartu gabe. Erdiko sei pilare zilindrikotan, angeluetako zutabe-erdietan eta kanpoko kontra-hormetako pilastretan bermatzen dira. Presbiterioko eta koruaren aldeko gangak ere gurutzeriakoak dira eta oinplano laukizuzen baten gainean daude, alde batean alde oktogonal batera  egokitzen direla. Tenpluaren kanpoaldera kontrahorma angeluzuzenak ageri dira.

Koru altua bi pilare zilindriko asketan eta alboetako murruetan  sostengatzen da, hiru arkuen gainean; erdiko arkua karpanela da eta albokoak erdi-puntukoak.

Horma perimetralek sistemaren bereizgarri den funtzio hirukoitza dute: itxitura, txarrantxadura eta euskarria edo karga.

Fabrika harearrizkoa da gehienbat. Barrualdean aparailua harlanduzkoa da koruan, arkuetan, nerbioetan eta zutabeetan, eta bai epistolaren hormaren zati batean ere. Gainerakoa, ezin hobeto luzitua, harlangaitz-horma izango da.


Bestelako elementuak

Eibarko San Andres Elizan erretaula nagusia nabarmentzen da, Andrés de Araozen eta beste artista bikain batzuen lan aparta. Andres de Araoz 1567an hasi zen erretaularekin.

Estofatu gabeko obra da; sotobankoa, bankoa, hiru gorputz eta atikoa ditu. Sei kale ditu, erdikoaz gainera. Egia esan, bankoa eta lehenengo gorputza baino ez dira Araozenak. Bitarteko aldikoa da, tradizio platereskoa gainditzen ari den eta italiarren eraginpeko apaindura gutxiko modu batera igarotzen ari den garaikoa. Eskulturan A. de Berruguetek Araozengan duen eragina nabarmentzen da.

Koruaren behealdean Dolorosa bat eta San Pedroren irudi erromanikoa daude, XII. Mendeko erretaulak dauzkate. Badaude, baita ere, bi erretaula barroko biki gurutzeriaren besoetan, Andra Mariari eta purgatorioko arimei eskainiak.

Dagoeneko aipatu dugu koruko burdin forjatuzko baranda.

Argazkiak: (1) Wikipedia; (2) "San Andres de Eibar" liburua; (3) Sonia Uribe eta Isabel Ugalde.

Dokumentuaren akzioak