Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

6.- Azitaingo Baseliza

ib6006.jpg

Gure ibilbideari bukaera emateko Azitain aldean dauden Untzueta jauregira, Azitaingo Andra Mari ermitara eta Sagartegieta Jauregira bisita proposatzen dizuegu.

Hasteko, Azitaingo Andra Mariaren ermita dugu ikusgai. Ermita hau Elgoibartik Bizkairantz zoan bide nagusi zaharraren alboan dago, eta Untzuetatarren oinetxearekin lotu izan da. Eraikuntza apala eta xumea da, oinplantari dagokionez angeluzuzena eta nabe bakarrekoa, baina barneko aldean irudi berezi eta ezohikoa gordetzen du. Altarearen erdialdean XIV. mende inguruko irudi herrikoi bat dauka, 1,82m-ko kristo gurutziltzatu eta bizargabea. Mundu guztian bizarrik gabeko beste hiru irudi besterik ez dira ezagutzen.

Argazkia: Azitaingo baseliza (Eibarko Udal Artxiboa)

 

Dokumentuaren akzioak