Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

8.- Untzeta baserria

ib4008.jpg Argiñao baserritik behera eginez, Untzeta baserri-dorretxera helduko gara. Eraikuntzaren gaur egungo egituran 3 zati bereiz daitezke. Zaharrena erdiko zatia da, jatorrizko eraikuntzatik iritsi zaigun zati bakarra. Gerora sortaldera begira dagoen zatia gehitu zitzaion, gaur egun baserriaren zatirik handiena dena. Barroko estilokoa da, eta Eibarren dagoen ederrenetakoa. Baserria Untzetatarren oinetxea da, eta ateburuan 1683. urteko data daraman armarria du. Familiak, baserriari buruzko beste idatzi batzuen artean, garai beretsuko "Arma-ikur Egiaztagiria" ere badu. Hirugarren zatia, sartaldera begira dagoena, 1985. urtean erantsi zitzaion aldea da. Baserriak sagardoa egiteko dolare zaharra ere badu.

Argazkia: Untzeta baserria XX mende erdikaldean, azken urteotako eraikuntza eta berrikuntza barik (Indalecio Ojanguren Bilduma, Eibarko Udal Artxiboa)

Dokumentuaren akzioak