Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

9.- Kutunegieta

ib4009.jpg Bide nagusitik piskat desbideratuz gero, eskuinean gorantz doan bidezidor bat hartu, eta Kutunegieta baserrietara (Kutunetxiak) helduko gara. Hiru baserri, baina denak izen eta historia berari lotutakoak. Kutunegieta Barrenengoa "Narru" da handiena, eta historian zehar izen eta ospe handiena izan duena. Kutunegietatarren oinetxea da, eta abizenaren armarria du ate gainean. Gerran erre ondoren, zatirik handiena berritu eta handitu egin zen. Jatorrizko baserriaren zati txikia besterik ez da geratzen gaur egun. Pare-parean dugu Kutenegieta Erdikoa "Erdiko". Baserri honek gurutze polita dauka atzeko aldean. Eta gorago joanez gero, Kutunegieta Goenengoa "Guenetxe"ra eramango gaitu bideak. Hau ere gerran erre zen eta zati handi bat berritu egin behar izan zuten, baina dena dela, oraindik ere gordetzen ditu atal zahar batzuk, ganbarako oholtza, esate baterako. Inguru ederra, zuhaizti ederrak eta bista zoragarria Kutunegieta ingurukoa.

Argazkia: Kutunegieta Barrenengoa (Narru) baserriaren armarria (Indalecio Ojanguren Bilduma, Eibarko Udal Artxiboa).

 

Dokumentuaren akzioak