Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

60ak eta Trantsizioa Eibarren: Ego Ibarrak urte haiek gertutik bizi izan zituzten eibartarren testigantzak eta bizipenak batu ditu

2022/05/05
Eibarko Trantsizioaren eta orduko ahozko artxiboaren aurreneko 15 hiztunen lekukotasunak jaso dira

70. hamarkada amaierako manifestazioetako bat. Argazkia: bilduma pribatua

Carmen Apellaniz, Emilio Aiastui, Felix Arroitajauregi, Vicente Belda, Arrate Berasaluze, Alfredo Elortza, Mateo Guilabert, Josu Ibargutxi, Mikel Larrañaga, Maria Elena Mugika, Jorge Perez Jauregi, Elena Piedra, Carmen Retenaga, Maria Luisa Ruiz eta Begoña Vesga ditugu sasoi hari buruzko testigantzak eman dizkigutenak.

Errepresioa, Goi Argi elkartea, Eibarko pinadietan egindako bilera klandestinoak, TEFISO elkartea, Juan XIII. Kontsumo-elkartea, Komite Antinuklearrak, herri-mugimenduak, 60ko hamarkadako musika-lehiaketak, deportazioak, Jai-Alaia, tabernak eta poteoa, politikagintza, Eibarko Emakumeen Asanblearen sorrera, guatekeak, ekologia, genero-berdintasunaren aldeko borroka, Gure Herria, begetarianismoa, espetxea, Acción Católica, euskara eta euskaltzaletasuna, mugimendu hippya, erregimenaren kontrol itogarria, drogen arazoa, Eibar “dolarraren” herri, futbola, manifestazioak, pintadak, lana, Urbiako konzentrazioak, Caritas, multikopistak, Burgosko prozesua, Segoviako ihesaldia, lehenengo udal-hauteskundeak, kartzeletara bidaltzen ziren jatekoak, sindikalgintzaren hastapenak, Kulturala… Askoz berba gehiago beharko genituzke Eibarren 60ak eta Trantsizioa zer izan ziren irudikatzeko, frankismo garaiko giroa eta Franco hil ondorengoaren hitz guztiak batzeko.

Hizlari denek bizi izan zuten sasoi hura, gehienek gertu-gertutik bizi ere; guztiek dauzkate urte haietako mikrohistoria puska batzuk beren oroimenean gordeta —askok bihotz barrenean ere bai—. Gertua eta, aldi berean, zeharo urruna egiten zaigun sasoi hartara gerturatzeko aukera eta ikerketa-baliabideetako bat ematen digun askotariko Eibar haren isla diren testigantza bikainak.

Eibarko biztanleria 1969an. Eibar aldizkaria

Dokumentuaren akzioak